top of page

“Emakumeak eta gastronomia” Irungo Oiasso Museoaren erakusketa berria

Emakumea sukaldaritzaren historian izan duen paperaren hausnarketa erakusten du

Berriak: Texto
holi_edited.jpg

Irungo Oiasso erromatar Museoak emakume sukaldariak omendu ditu "Emakumeak eta Gastronomia" erakusketa berriaren bidez. Erakusketa honek emakumek gastronomian duten garrantzia azpimarratzen du. Bere bilakaera nolakoa izan den eta erromatarren garaiaz geroztik zer nolako aldaketak egon diren azaldu nahi ditu. Esposizioa urriaren 31ra arte egongo da ikusgai eta sarrera doakoa da. Bisita gidatuak eskaintzen ditu ere. 

 

Erakusketak  zibilizazioen eboluzioa erromatarren garaitik kronologikoki kontatzen du, gaur egun arte. Gastronomiaz gain, beste elementu batzuk jorratzen ditu, gizartea, geografia, garraioa edo kultura, besteak beste. Baita gastronomiarekin erlazionatuta dauden beste lanbide «ahaztu» batzuk kontuan hartzen ditu ere, nekazaritza, abeltzaintza, arrantza eta kontserbazioa esaterako. 

 

Gainera, museoko kontzeptuak modu interaktiboan, errazean eta didaktikoan azaltzen dira. Juanjo Jimenez, museoko arduradunak azaldu duenez: «Monologo, antzerki ikuskizun, bisita antzeztu eta erakusketaren bitartez adierazten saiatzen gara». Baina ikasteko eta antzezteko metodo horiez gain, erromatarren garaiko material fisiko zaharberrituak ere badira. Zuzendariaren ikuspuntutik, «ez da ohiko beste edozein museotan aurki dezakezun erakusketa bat.» 

 

Obra honen antolatzaile eta sortzaileen artean, Luisa López de Telleriaren kolaborazioa dago. “Basque Cullinary Center” eko lehen ikasleetako bat izan zen eta gaur egun irakaslea. Emakumezko sukaldari honek, euskal gastronomian izan duen ibilbide luzea eta esperientzia kontuan hartuta, erakusketa aberastu egin du edukiari dagokionez. Erakusketa aurkezteko modu «ausarta» ere eskaintzen dute, museografiari dagokionez «tabuak» hautsiz, erakusketan benetako elikagaiak erakutsiz. 

 

Jimenezek berak esan duenez, erakusketa kritika batekin estalita dago. Emakumeak hamarkadetan egin duen lan guztia ezagutarazi nahi du, eta haren garrantzia ikusarazi. Gizonaren lana beti «ikusgarriagoa» izan dela dio, eta sukaldaritzaren mundua adibide garbia dela. «Gizon sukaldari asko egon badira ere, emakumeak beti hor egon dira», gaineratu du museoko arduradunak.

XI. Deustuko pintxo lehiaketa ospatzen ari da

Irailaren 23tik urriaren 10era Bilboko 18 taberna parte hartuko dute lehiaketan

IMG_5144.HEIC.heic

Deustotarrak tabernako pintxoa

XI. aldiz Bilboko Deustu auzoan pintxo lehiaketa ospatzen ari da irailaren 23tik urriaren 10era. Auzoko 18 taberna parte hartuko dute, bakoitzak pintxo bat eskainiz. Bezero guztiak taberna orotara joan daitezke pintxoak jatera eta gero haien kalifikazioa ematera. Taberna batzuetan pintxoak egun guztian zehar aurkitu daitezke eta besteetan ordu konkretuetan soilik.


Txapelketan parte hartu nahi duten bezeroentzat ibilbide moduko bat prestatu da taberna guztietatik igarotzen dena. Chamonix tabernan hasten da ibilbidea, Lehendakari Aguirre kalean aurkitzen dena eta Bordatxo tabernan amaitzen da, Ramon y Cajal kalean dagoena. Ibilbidea egiten duten bezeroek tabernetan ematen duten kartila jaso behar du eta txapelketako taberna guztiak bisitatu behar ditu. Ondoren, taberna bakoitzean lehiaketan parte hartzen duen pintxoa eta edaria eskatzean zigilu bat lortuko da zure kartilan jarriko dena. Ibilbidea egiten joaten den bitartean zigiluak lortzea da helburu.

Andoni Benitok, Lagun Artean tabernako nagusiak esan duenez, iaz ez zen lehiaketarik egon covid-19a agertu baitzen. Hau ere gaineratu du: “11 urte garamatza lehiaketa honetan parte hartzen”. Lehiaketa denez, sariak daude irabazleentzat. Benitok, El Correo egunkarian agertzea eta diru kantitate bat ematen dutela aipatu du. Bestalde, ibilbidea egin eta zigiluak lortzen dituzten bezeroentzat ere sariak egongo dira. Gutxienez 13 zigilu lortutako jendeak eta lehendabiziko 20 pertsonen artean egotekotan, 6 garagardo botila irabaziko dira. Baldin eta 10 zigilu izanez gero, lortutako jendearen artean hurrengo gauzak zozkatuko dira, esate baterako, 2 lagunentzako 2 eguneko menua (Bordatxo eta Rocoto jatetxeetan) edo 300€ erakusketa txarteletan.

Maddi Agirrek, Deustuko auzokide eta ikasleak dionez: “Urte baztuk daramatzat lehiaketa honetan parte hartzen duten tabernetara joaten lehiaketan aurkezten duten pintxoa dastatzeko”. Gainera, aurtengo pintxoak aurreko urtekoak baino hobeak direla esan du. Horrez gain, “goxoagoak” eta “originalagoak” direla aitortu du.

La Bernardaren edizio berria Bilbaocookingekin batera 
 

Ekitaldi gastronomikoa azaroko azken asteburuan izango da eta hainbat jarduera desberdin egingo dira

IMG_7605_edited.jpg

Erribera Merkatua

La Bernarda by Bilbaocooking ekitaldi gastronomikoa azaroaren 26, 27 eta 28an ospatuko da Erriberako Merkatuan. La Bernarda, emakumeen proiektuak ezagutzera ematea helburu duen elkartea da eta Bilbaocooking Oihana Abinagoitiz zuzentzen du, Bilboko gastronomia enbaxadorea. Emakumeak gastronomian izan duen papera oso garrantzitsua izan dela beti adierazi du Abinagoitizek.

 

La Bernardaren beste edizio bat da, baina kasu honetan ekimena Bilbaocookingekin batera antolatu da. Orain arte, La Bernardak hainbat ekitaldi egin ditu, eta beti kudeatu, antolatu, koordinatu... du bakarrik, ekitaldi honetan izan ezik. Sukaldaritzako ekitaldi gastronomikoa izango da eta denetarik egongo da; dastatzeak, gastrobarren inguruko ikastaroak, pintxo lehiaketa, zuzeneko musika, sukaldaritzako poesia… eta horretaz aparte, artisautza-postuak jartzeko asmoa dute. 

 

Hainbat helburu ditu ekitaldiak: batetik, Erriberako merkatua suspertzea eta han lan egiten duten pertsona guztiak ikusaraztea. Urte askotan elikagaiak erosteko erreferentzia-gune izan den arren, han erosten duen jende-kopurua jaitsi egin da, eta salmentak ez dira duela urte batzuk bezalakoak. Beste helburu bat, kalitate oneko produktuari balioa ematea da eta, horregatik, Bizkaian erreferentziazko produktuak dituzten pertsonekin lankidetzan arituko dira. 

 

Azkenik, Bilbon dagoeneko existitzen diren emakumeen proiektuak ikusaraztea, helburu oso indartsuak eta gastronomiaren inguruan emakumeak buru dituztenak. “Gaur egun, emakume sukaldari handiek diseinatutako plater bikainez goza dezakegu, haiek manufakturatutako kalitate handiko produktuez”, adierazi du Abinagoitizek. 

 

Parte hartzaileak emakumeak izango dira, baina horrek ez du esan nahi gizonik egongo ez denik. Helburua emakumeen proiektuak ezagutaraztea izan arren, ekitaldia ez da baztertzailea izango eta berdintasuna azpimarratuko da. Oihana Abinagoitizek argitu du: “Iraganean, familiaren elikadurara eta hura zaintzera bideratuta dago. Urteak igaro ahala, emakumeak profesionalizatzen joan dira, eta gastronomiaren munduan tarte bat ireki dute.”

Igorreko Garbeko Azoka bueltan da

Aurreko urtean COVID-19aren pandemiagatik ez zen egon baina urriaren 10ean berriz ere bueltan da.

Garbeko azokak (Igorre, Bizkaia) 46 urte beteko ditu aurtengoarekin. Iaz ezin izan zen ospatu pandemiaren arazoengatik baina domekan, urriaren 10ean bueltan dugu. Azoka 10:00etatik 13:30ertara arte izango da. 30 ekoizle inguru bertan izango dira, batez ere Arratia bailara eta bere ingurukoak. Aukera ogia, barazkiak, frutak erosteko egongo da. Aurten Igor Aguirre Garbeko Azokako elkarteko buruak dioenez, Nafarroako gazta ekoizle bat ekarriko dute zerbait berria ekartzearren. Aurreko urteetan arrakasta gehien izan duten produktuak ogia eta pastelak izan dira.

Jendearen aldetik, Garbeko Azokako Elkarteko buruak adierazten du: “Oso zaila da esatea zenbat pertsona etorriko diren. Momentuak daude, batzuetan gehiago edo gutxiago pasatzen dira eguraldiaren arabera…”. Agirrek jendeak, jende asko bertaratzen dela esaten dutela adierazten du eta baita ere Garbeko azokan asko eta oso ondo saltzen dela. Koronabirusaren arazoagatik iaz ezin izan zen ospatu momentu larri batean geundelako, baina orain gauzak lasaitu direnez Igorreko udaletxeak eta azoka antolatzailea den Garbeko Azoka elkarteak, aurrera ateratzea erabaki dute urte honetan. Igor Aguirrek uste du jendeak agian “beldurra” izango duela bertaratzera bizi izan dugun egoeragatik baina jendea gogoko egongo dela ere pentsatzen du. Aurreko urteetan BBKren laguntza izan dute eta BBKak ere postuak jartzen zitueten baina egoera dela eta horrela ez izatea erabaki dute.

 

Ingurukoei laguntzeko

Garbeko Azoka 1975. urtean sortu zen. Antolatzailearen asmoa bertako ekoizleek  haien produktuak erakusteko eta saltzeko leku bat eskeintzea izan zen. Hasieran ekoizleen kopurua oso handia zen eta “kristona” montatzen zela dio Agirrek. Gaur egun helburu berdina izaten jarraitzen du, nahiz eta baliabide aldetik aukera askoz zabalagoa izan.

Etxebarriko Udalak sukaldaritza ikastaroa berriz martxan jarri du

Aurten ere Lara Martin sukaldariak emango du ikastaroa

holo.PNG

Etxebariko Talka gaztegunearen kanpoaldea

Sukaldaritza ikastaroa berriz egingo da 2021-2022 ikasturtean Etxebarrin. Pandemiaren egoera hobetzen ari dela ikusita, Harribide fundazioak ikastaroa aurrera ateratzea erabaki du. Aurten berriro emakume sukaldarien aldeko apostua egin du Loly Lopezek ikastaroaren koordinatzaileak. Aurre-inskripzioa irailaren 13tik 17ra arte zabalik egon zen eta ikastaroa urriaren 19an hasiko da Etxebarriko Talka gaztegunearen sukaldean. Ikastaroan parte hartzeko gutxieneko adina 16 urtekoa da eta ikastaroaren iraupena sei hilabetekoa izango da. 

 

Aurten berriz Laura Martínezek emango du ikastaroa, Mina jatetxean lan egiten du sukaldariak, Michelin izar bat duen jatetxea. Horregatik, Loly Lopezek garrantzia handia ematen dio emakume sukaldari profesional honek Etxebarrin ikastaroa emateari. Gainera, aurten bi talde egingo dituzte parte-hartzaileen eskaintza oso handia izan delako.

 

Ikastaroaren irakasleen historiari begirada bat emanez gero, ikus daiteke sukaldari gehienak emakumeak izan direla. “Uste dut positiboa dela gizartearentzako eta genero-berdintasunarentzako sukaldaritza ikastaroa emakume bat ematea, emakumeak gastronomiaren munduan agerian jartzeko”, azaldu du Loly Lópezek, ikastaroaren koordinatzaileak. 

Etxebarriko udalaren arlo soziokulturalak orain dela hamabost urte sukaldaritza ikastaroa martxan jarri zuen. Eskaintzen den ikastaroaren bitartez besteekin topatzeko, ikasteko, elkarrekin eraikitzeko, bakardadea uxatzeko eta planak aldatzeko aitzaki perfektua daukate parte-hartzaileek. Horrela, parte hartzen dute bestelako aisialdi mota batean non dibertsitatean eta aniztasunean gozatuko duten, beti ere elkarrekin batera. 

 

Ikastaroan edozein motako sukaldaritza ikasten dute: oinarrizkoa, landua, tipikoa, tradizionala… Egun bakoitzean hiru plater prestatzen dituzte. Gainera, partaideek sukaldaritzaren prozesu osoan parte hartzen dute, hau da, behar dituzten elikagaiak erosten dituzte, janaria prestatzen dute, erabilitako baxera garbitzen dute eta saioa amaitzerakoan, sukaldea garbitzen dute ere bai. 

©2021 por Sukalemakumeak. Creada con Wix.com

bottom of page