top of page

José Juan Castillo sukaldaria 76 urterekin hil da

Euskal sukaldariak hil da minbiziak eragindako osasun arazoengatik. Euskal Sukaldaritza Berriaren aitzindarietako bat izan zen

jose.jpg

José Juan Castillo

José Juan Castillo azaroaren 20ko goizaldean hil zen. Euskal gastronomia doluz dago, Castillok, joan den mendean euskal sukaldaritza eraldatu zuen mugimenduan ezinbesteko atala izan zelako. Sukaldariak ezin izan du bizirik jarraitu minbiziak eragindako hainbat osasun konplikazioren ondorioz. 76 urte zituen eta ibilbide oparo bat gastronomiaren munduan.

 

Bere bizitza osoan sukaldean aritu zen. 25 urtez Donostiako Alde Zaharrean zegoen Casa Nicolasa jatetxearen buru izan zen. Jatetxea, 2010ean itxi egin zuen eta Castillo erretiratuta egon arren, sektorearekin harreman estua zuen. Halaber, Eurotoques izeneko Europako sukaldarien elkartearen aitzindari eta sortzaileetako bat izan zen.

Sukaldarien azken agurrak

Euskal gastronomiako sukaldari asko, besteak beste, Pedro Subijanak, Karlos Arguiñanok, Eneko Atxak eta Andoni Luis Adurizek, euren doluminak adierazi dituzte. Eneko Atxak, Azurmendi jatetxeko buruak, hau adierazi du Instagram bidez: "Handi bat joan da… Kazolak, sukaldeak eta sukaldariak triste gaude. ¡'Agur', José Juan!". Karlos Argiñanok, ere bere azken agurra esan du sare-sozialen bidez, honako hau adieraziz: “Jose Juan Castillo, Albako Dukesa bere txipiekin maitemintzen zuen sukaldaria. Besarkada handi bat senide eta lagunei".

Emakumeak izango dira D* na Restaurant-eko nazioarteko sukaldaritzaren protagonistak Denian

Emakumeak chef nabarmenak dira haien jatorrizko herrialdeetan

denia.png

Abenduko lehen asteburuan, 3tik 6ra, Deniako (Alikante) festibal gastronomikoa egingo da, dagoeneko laugarren edizioa da. Hiria berriz ere, hitzaldiz,sukaldari garrantzitsuz eta usain goxoez beteko da. Denia UNESCOren Hiri Sortzaileen Sare barruan dagoen 180 hirietako bat da. Sare horrek, artisautza eta arte popularra, diseinua, musika, literatura, zinema, arte digitalak eta gastronomia bultzatzen ditu. Sei emakume eta gizon bakarra izango dira UNESCOren bost Hiri Sortzaileen ordezkariak. Hiri Sortzaileek haien herrialdeetako gastronomiaren kulturara, identitatera eta bizimodura hurbilduko dituzte ikusleak. Jaialdi honek gastronomiari  omenaldi bat egin nahi dio mediterraneoko bizimoduaren funtsa izateagatik.

 D* NA-n tokia hartzea oso erreza da, honako hau besterik ez duzu egin behar: Webgunean sartu, PROGRAMA atala bilatu, jarduera hautatu eta ERRESERBATU botoian klik egin. 

 

Deniako udalak Twitterren bidez jakinarazi die irakurleei ekitaldi gastronomiko honen berriei buruz, “ Datorren asteburuan Denian egongo diren Gastronomiako 5 Hiri Sortzaileen 6 ordezkari chef nabarmenak dira beren jatorrizko herrialdeetan”. Bere platerra aurkeztuko duen lehen sukaldaria Berben-eko (Norvegia) Vilde Lunde Træet izango da. Bigarrenak, Östersund-eko (Suedia) Maja Lindholm eta Marina Löfgren. Hirugarrena, Parmako (Italia) Maria Amalia Anedda. Laugarrenak, Cochabambatik (Bolivia) Claudia Marcela Sauma eta Denisse Dalence. Azkena,  Hiri Sortzaileen artean D* na Restaurant-en parte hartzen duen gizon bakarra, Eduardo Luengo, Burgosekoa (Espainia).

©2021 por Sukalemakumeak. Creada con Wix.com

bottom of page